Discount Oem Software Store

Nortzuk gara

Herri palestinarra suntsitu duen erregimen sionista totalitario baten 60 urteko okupazioak ez du autodeterminazioaren eta onarpenaren alde borrokatzen duen herri baten harrotasuna isildu, nahiz eta nazioarteko erakunde eta gobernuek beste alde batera begiratu.

Web orrialde honek Palestinako Lurralde Okupatuetan ematen diren  giza-eskubideen bortxaketen eta Nazioarteko Zuzenbidearen inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzea du helburu.

Proiektu honen bidez hurrengoa ikustarazi nahi dugu: 1967an Palestinar Lurraldeen okupazioa hasi zenetik, israelgoo gobernu ezberdinek okupazio politika bortitzak abian jarri dituztela, Nazio Batuetako hainbat ebazpen, Ginebrako II. eta IV. hitzarmenak eta Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbideko hainbat agindu bortxatu dituztelarik.

Web gune honen bitartez, Bakea eta Duintasuna Elkarteak eta “Biladi” Palestinar Kultura Zentroak Estatu israeldarrari presioa egiteko estrategien edo moduen inguruan sentsibilizatu nahi ditu GKEtako ordezkariak, sindikatuak, unibertsitateak eta mugimendu sozialak, Israelek Palestinako okupazioaren testuinguruan Nazioarteko Zuzenbidea eta Zuzenbide Humanitarioa bete dezan. 

Horretarako, web gune honetan Palestinako errealitatea eta historia azaltzen dituzten autore ezberdinen informazioak aurkitu daitezke, gaurkotasunezko berriak, informazio analisiak, argazkiak, irudiak eta dokumentalak ere. Harreta handia jartzen dio emakume palestinarrari eta baita okupazioaren ondorioei ere. Bestetik, Nazioarteko Komunitatearen papera zalantzan jartzen du eta Israelgo Estatuaren aurkako Boikot Kanpaina (BDS) azaltzen da erresistentzia bake gisa. 

Bakea eta Duintasuna 1995ean sortutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Garapenerako lankidetza, elkartasuna erta giza eskubideen esparruan lan egiten duen elkarte independientea da, nazioarteko harreman justu eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz gizartearen sentsibilizazioan eragina izan nahi duena mundu mailan garapen berdintsuago bat lortzeko asmoz.
www.pazcondignidad.org/

Biladi Palestinar Kultura Elkartea 2003an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, herri palestinarrra eta euskaldunen arteko harreman kulturalak sustatzeko helburuarekin. “Biladi” izena arabiarra da eta bere esanahia “nire lurra”, Lurralde Okupatuetan eta errefuxiatuen kanpamenduetan sakabanatuta bizi diren 8 milioi palestinarren lurra, alegia. Biladi elkarteak palestinoen errealitatea, bizitza, kultura, ohiturak eta tradizioak sustatu eta landu nahi ditu interesa duten erakunde eta pertsonengan.
www.biladipalestina.org/

Web gune hau Bakea eta Duintasuna eta Biladi elkarteek antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiak finatzatutako “Palestinako Lurralde Okupatuetan Giza Eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbidearen betetzeari buruzko Bizkaiko herritarrei zuzendutako sentsibilizazioa” proiektuaren baitan.

 

BIDEOA

EKINTZA NABARMENAK

ANALISIA

  • Nobel de literatura, considerado amenaza en Israel por un poema

    Asteartea, 2012(e)ko apirilak 10
    Günter Grass calificó a ese país de "amenaza para la paz mundial". Fue declarado persona no grata. Cuando el gobierno de Benjamín Netanyahu hizo pública su decisión dedeclarar persona no grata al escritor alemán y Premio Nobel de Literatura Günter Grass, en rechazo a la publicación de un manifiesto político-literario escrito en forma de poema, enfrentó a los alemanes a una delicada disyuntiva: mantener o no la estricta política de autocensura a la hora de criticar a Israel. Gehiago irakurri...
  • Los palestinos, los grandes olvidados

    Asteartea, 2012(e)ko martxoak 20
    El problema palestino solía ser considerado el nudo de Oriente Próximo, la madre de todas las crisis. Pero ahora, con la región hirviendo, los palestinos parecen haberse convertido en una cuestión secundaria. Refugiados, hacinados, sometidos a la ocupación militar y casi olvidados, la muerte del proceso de paz con Israel les coloca ante una difícil situación: “Si se nos cierran todas las opciones”, afirman, “el único resultado posible es la violencia”.   Gehiago irakurri...

Ver todos los analisis

Agenda

Maiatza 2012
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

Buletinari harpidetza